Inboluzioa eta inboluzionismo politikoa

Inboluzioa (latinezko involutio hitzetik, « biltze, uzkurtzea ») zerbaiten eboluzio edo garapena geldiarazi eta atzeraraztea da. Maiz erabiltzen da testuniguru politiko eta sozialean, abiarazitako erreformak edo aldaketarako gogorak geldirarazi eta lehengo egoera batera itzultzeko erabakiak hartzen direnean; horrelakoetan, inboluzioa gertatzen ari dela esaten da. Inboluzioaren aldeko jarrera politikoa inboluzionismo politikoa da, eta ohikoa da kontserbadurismoan eta eskuin politikoan.