Inboluzioa eta inboluzionismo politikoa
Inboluzioa (latinezko involutio hitzetik, « biltze, uzkurtzea ») zerbaiten eboluzio edo garapena geldiarazi eta atzeraraztea da. Maiz erabiltzen da testuniguru politiko eta sozialean, abiarazitako erreformak edo aldaketarako asmoak geldiarazi eta lehengo egoera batera itzultzeko erabakiak hartzen direneko egoera adierazteko. Inboluzioaren aldeko jarrera politikoa inboluzionismoa da, eta ohikoa da kontserbadurismoan eta eskuin politikoan.
Loturiko artikuluak
Espektro politikoaEspektro politikoa alderdi edo aukera politiko desberdinak dituzten kokapenen multzoa da, ideologia politikoaren aspektu batzuk batera biltzen dituena. Espektro politikoaren ardatz ohikoena ezker politikotik eskuin politikora doa, tartean…
Injerentzia politikoaInjerentzia politikoa agintari politikoek beraien eskumenekoak ez diren arloetan eskuhartzea da, arlo horretako aditu eta langileek iritziaren aurka, abantaila politikoa eskuratu nahian. Demokrazia kolokan jartzen duen faktoreetako bat…
Kontserbadurismoa (kontserbatismoa)Kontserbadurismoa edo kontserbatismoa Aro Modernoan garaturiko ideologia politikoa da, Frantses Iraultzaren ondorioz zabaldutako indibidualismoa, unibertsalismoa, berdintasuna eta liberalismoa kritikatu eta antzinako instituzioak (familia, noblezia, monarkia eta pribilejioak dituzten…