Indar-ideiak

Indar-ideiak mezu, diskurtso edo ideologia baten oinarrizko elementuak dira, haien esentzia edo ardatz nagusiak. Metafora erabiliz, mezu baten indar-ideia organismo baten bizitza eta gizakiaren adimena bezalakoa da.

Indar-ideien kontzeptua XIX. mendean sortu zen Alfred Fouillée (1838-1912) filosofo positibistaren eskutik. Fouillée-k zientziaren objektibotasun eta espezifikotasuna filosofiaren xede bateratzailearekin uztartzen saiatu zen bere lanetan -L’Évolutionnisme des idées-forces (1890), La Psychologie des idées-forces (1893) La Morale des idées-forces (1907)-,  eta horretarako indar-ideiak giza eta gizarte errealitatea gidatzen duten oinarrizko lerro gisa definitu zituen, materialtasunik gabeak baina hala ere guztiz funtsezkoak bizitza gidatzeko. Ildo horretatik bi motako indar-ideia bereizi zituen: oinarrizkoak, hala nola maitasuna, zoriontasuna, mina, beldurra, plazera, gizaki guztien baitan; eta instrumentalak, gizatalde jakinei zuzendutakoak.

Egun, termino filosofiko moduan baino, komunikazio eta marketin arloan erabiltzen da bereziki, mezu bateko oinarrizko ideiak izendatzeko, lelo eta diskurtso guztiak inspiratzen dituena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, strength idea, idea-force, driving idea, main insight, core idea; gaztelaniaz, idea fuerza.

Ikus, gainera

Erreferentziak