Indar-korrelazioa

Politikan, indar-korrelazioa edo indarren korrelazioa espazio politiko edo geopolitiko batean diharduten joera, koronte eta alderdiek duten botere eta eragin diferentzialen multzoa da. Indar-korrelazioa uneko zirkunstantzietatik at dagoen aspektu politikoa da, eta epe luzeko aldaketekin lotzejn da gehienetan. Adibidez, alderdi batek azken hauteskundeetan alderdi politiko jakin batek boto gehixeago lortu duen ala ez ez dio eragiten indar-korrelazioari, bai ordea ezkertiar alderdiek azken hauteskundeetan lortu izan duten boto gehikuntza, ordezkaritza politikoan gehiengoa lortzea ahalbidetu dezakeen neurrian.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, balance of power; gaztelaniaz, correlación de fuerzas.