Indar metaketa (politika)

Indar metaketa edo indarren metaketa aurkari politikoaren aurkako ekimenak bateratu eta botere politikoa eskuratzeko estrategia politikoa da, ideologia desberdinak izan arren, minimo edo gutxieneko xedeei buruz programa berdinak dituzten indar politikoak elkartu egiten dituena. Gehienetan, ezker politikotik gauzatutako estrategia izan da, historikoki ezker politikoak erakutsi duen zatiketari aurre egiteko. Kataluniako independentzia-prozesuan ere, maiz aldarrikatu den estrategia izan da, espainiar estatuari aurre egin eta independentzia lortuko bada, independentziaren alde desadostasun programatikoak saihestuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, build-up of forces, accumulation of power; gaztelaniaz, acumulación de fuerzas.

Ikus, gainera