Indibidualismoa

Agian Indibidualismo metodologikoa bilatzen ari zinen.

Indibidualismoa pertsona, banako edo indibiduoari lehentasuna ematen dion jarrera filosofiko eta politikoa da, haren eskubide eta interes pertsonalak, moralak, ekonomikoak eta bestelakoak, gizartearen, estatuaren edo komunitate politiko edo soziologikoaren gainetik jarriz. Definizio horren arabera, indibidualismoa liberalismoaren ezaugarria litzateke, bereziki askatasun ekonomiko indibidualak aldezten dituenez. Beste ikuspuntu arruntago batetik, indibidualismoa era independentean pentsatu eta jokatzen duen pertsonaren jarrera ere bada, arau eta ohitura orokorrei eta muturrean, egoismoraino helduz, beste pertsonei erreparatu gabe; horrela jokatzen duten pertsonak indibidualistak direla esaten da.