Induljentzia-produktuak

Induljentzia-produktuak (ikus, gainera, induljentzia) oinarrizkoak edo behar-beharrezkoak ez diren arren, kontsumitzaileari asebetetzea, poza edo gogobetetasuna ematen dizkioten produktuak dira; hala nola, txokolatea, gailetak edo egun berezietarako erosten diren produktu horiek. Maiz elikagaiak dira, eta kasu horretan euskaraz esaten ditugun "kutixi" horiek lirateke. Oinarrizko produktuak ere izan daitezke, baina ohikoan erosten ditugunak baino kalitate hobeagokoak.