Industriaurreko aroa eta gizartea

Industriaurreko gizartea eta industriaurreko aroa Industria Iraultza aurreko garaia eta mundua adierazteko erabiltzen diren terminoak dira, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomiko nagusiak zirenean, eta industria artisautzan mugaturik zegoenean. Oso termino zabala, eta Erdi Aroa nahiz Aro Modernoa biltzen ditu bere baitan. Industriaurreko aroa berotze global neurtzen hasteko erreferentzia gisa erabiltzen da baita maiz, Industria Iraultzarekin batera hasi baitziren isurtzen berotze globala eragiten dutennegutegi efektuko gasak, ikatzarekin loturik hasieran eta petrolioarekin ondoren.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, era preindustrial, sociedad preindustrial.