Infantilizazioa

Infantilizazioa bestea zentzu zabalean, izan indibiduoa izan kolektiboa, umea balitz bezala tratatzea da. Dominazioaren eta autoritarismoaren alde ezkutu eta biguna da, itxuraz bestea adeitasunez eta maitasunez tratatzea dena, baina finean jarrera paternalista agerian uzten duena, subjektu nagusiaren edo menderatzailearen gorentasun intelektuala eta agintea indartzen dituena. Infantilizazioa maiz gertatzen da pertsona zaharrekin, baina baita ere gurasoen etxetik berandu ateratzen diren gazteekin. Emakumeekin erromantizismoz edo samurtasunez jokatzea ere infantilizazio modu bat da, dominazio matxista indartzen duena. Euskal Herrian jasaten dugun fenomeno bat bestalde euskararen infantilizazioa da, haurrei bai euskaraz baina helduen artean erderaz hitz egiten denean, euskara menderakuntza egoeran jarriz erderarekiko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, infantilization; gaztelaniaz, infantilización.

Erreferentziak: