Infantizidioa

Infantizidioa haur (infante) baten hilketa da. Historian, ohiko praktika errituala izan da, sakrifizioekin loturik askotan. Beste kasu batzuetan, infantizidioa kontrol demografikorako tresna moduan erabili da, eskimalen artean ohikoak ziren infantizio femeninoak edo feminizidioak kasu. Espainiako eta beste herrialde batzuetako ordenamendu juridikoen historian, XIX. mendetik eta XX. mendearen bukaerara arte, infantizidioa amak desohorea ezkutatzeko haur erditu berria hiltzea zen, Espainian hain zuzen haurra jaio eta 24 orduko epean, eta beste hilketa motak baino askoz ere zigor txikiagoa ezartzen zitzaion horregatik, desohorea haurra hiltzeko pisuzko arrazoia zelakoan; egun ordea, infantizidioa ez da delitu autonomoa eta hilketatzat hartzen da.