Inflazioa dagoela esaten da, prezio orokorren gorakada iraunkorra dagoenean, ondasun jakin baten edo batzuen eskaria ezin asetzeagatik sortzen den prezio gorakadak abiarazita eta hortik beste multzo ekonomikoetara zabaldua. Bi motako inflazio-egoera bereizten dira:
- eskari-inflazioa, eskaintzak asetu ezin dezakeen gehiegizko eskariak eragindakoa;
- kostu-inflazioa, kostuen gehikuntzak prezioetara eramateagatik sortzen dena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Erosteko ahalmena (eros ahalmena)Partikularrek eta familiek euren errentekin ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko duten ahalmena, erosteko ahalmena edo eros ahalmena alegia, euren errentarekin eta prezio mailarekin dago loturik zuzenean: errenta jakin baterako…
Bizitzaren kostuaEkonomian, bizitzaren kostua kontsumitzaile batek bere asebetetze maila atxikitzeko gastatu behar duen dirua da. Orokorrean, inflazioarekin batera gehitu eta Kontsumorako Prezioen Indizearen bitartez neurtzen da. Bizitzaren kostuaren inguruko…
Kontsumorako Prezioen IndizeaKontsumorako Prezioen Indizea, labur KPI, norbanakoek eta familiek kontsumitu ohi dituzten produktu eta zerbitzuen prezioen bilakaera neurtzen duen zenbaki indize bat da. Bilakaera horretan oinarritua, kontsumorako prezioen igoera,…