Autoexekutatu (informatika)

Ez nahastu fitxategi exekutagarri kontzeptuarekin.

Autoexekutatu, nazioartean AutoRun, sistema eragile batzuek ordenagailuan datuak biltegiratzeko gailu periferiko bat txertatzean, bertan bildutako programa automatikoki abian jartzeko mekanismoa da. Hala gertatzen da adibidez, Windows sistema eragileetan CD bat txertatzean, automatikoki hura irakurtzeko programa abian jarri eta bertako fitxeroak zabaltzen ditu, CDan dauden audioak erreproduzituz esaterako.