Informatika (definizioa)

Informatika informazioaren prozesamendua eta problemen ebazpena modu automatiko eta arrazionalean aztertzen dituen zientzia da, egun ordenagailu izeneko gailu elektronikoen bitartez. 1962 urtean Frantzian sortutako terminoa da, "information" eta automatique" terminoak lotuz. Zehazki, informatikak informazioa lantzeko prozesu horien analisia, diseinua, abian jartzea, efizientzia eta aplikazioa egiten du, gailu berriak garatuz (ordenagailuak eta periferikoak), sistema eragile eta programa informatiko berriekin. Beraz, informatikak alde bikoitzeko jakintza-arloa da: alde batetik informazioa lantzeko hardware edo gailuak diseinatu eta garatzen ditu, eta bestetik gailu horietarako sistemak eta programak (software) delakoa garatzen ditu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, computer science.