Informazioaren prozesamendua

Informazioaren prozesamendua edo informazioaren prozesaketa jasotako datuak (input) bildu, ordenatu eta antolatu ondoren, helburu jakin batekin datu horiek lantzeko jarduera eta prozesuen multzoa da, helburu horretarako baliagarria den informazioaren sintesi edo laburpena eta azterketa eginez eta aurreikusitako moduan informazio berria (output) berreskuratuz. Informazioaren prozesamenduan elementu desberdinek hartzen dute parte, baina haietan elementu garrantzitsua da memoria da, jasotako eta landutako datuak, input eta otuput-a alegia, gorde egiten dituena. Terminoa psikologian, bereziki ikaskuntzaren teorian, erabili izan da, baina XX. mendearen bukaeratik informatikaren testuinguruan erabili da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, information processing; gaztelaniaz, procesamiento de información.