Gaininformazioa (informazio-saturazioa, infodemia, infoxikazioa)

Gaininformazioa edo informazio-saturazioa, batzuetan infodemia eta infoxikazioa ere deitua, gizarteak orokorrean eta partikularzki gizabanako bakoitzak orokorrean eta baita gai jakinen inguruan jasotzen duen gehiegizko informazioa da. Informazioa ezagutu, erabakiak hartu eta iritziak osatzeko behar dugun baliabidea da. XX. mendera arte, informazioa eskasa zen orokorrean, baina XX. mendeko azken hamarkadetatik globalizazioarekin eta bereziki informazio eta komunikazioa teknologien garapen itzelaen ondorioz, informazio lehertze itzela izan da. Informazioa izateak dakiguna aberasten, lanean laguntzen eta erabakiak hartzen laguntzen badigu ere, maila batetik aurrera informazio handiagoa izateak gizabanakoarengan dispertsioa eta nahastea eragin eta kognizio prozesua eragotzi egiten du, informazio zuzena eta egokia bereizten zaildu eta azkenean erabaki okerrak hartzera eraman dezake. Gaininformazioak gainera faltsua edo manipulatua den informazioa sinesgarri eta fidagarri bihurtzeko aukerak handitzen ditu. Gizarte demokratiko eta aske batean, informatzeko eskubidea ukatu ezin denez, irtenbidea herritar bakoitzak hedabideak eta informazio-iturriak ikuspegi kritiko batez hautatu eta haietara mugatzea da. Kritikotasuna da indibidualki landu beharreko gaitasuna, baina horretarako gizarteak ere bere lana egin behar du, kritiko izaten lagunduz eta informazio egoki eta zuzenerako irizpideak finkatuz, hezkuntzan bereziki.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, overinformation, information overload; gaztelaniaz, sobreinformación, sobrecarga informativa.

Ikus, gainera