Inguma

Euskal Herriko mitologian, Inguma gauez lo daudenengana hurbildu eta haiek asaldatu egiten dituen animalia da, samur eta leuna ukitzean. Bereziki Pirinio Mendebaldeko bi aldeetan aipatzen den figura mitologikoa da, Gipuzkoako herri batzuetara ere helduz. Jasotako testigantzen arabera, lo daudenen kolkotik irristatu eta eztarria estutu egiten du. Mahuma izeneko beste figura mitologikoaren parekoa litzateke, baina Mahumaren figura Luzaide inguruan soilik jasotzen da; gainera, Gaueko figura bezala, Mahumari gauez lo egiten duenak pairatzen dituen gertaera dramatiko guztiak egozten zaizkio, Ingumaren inguruko kontakizunak, aipatu den bezala, zehatzagoak diren bitartean. 1

Erreferentziak

1.
Satrustegi JM. Sueños y pesadillas en el devocionario popular vasco. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=144708. Accessed 2018. [Source]