Carl Gustav Jung-en psikologia analitikoan, inkontziente kolektiboa arketipoak biltzen dituen gogamenaren atala da, hots gizakiok ditugun irudi eta ideia unibertsalak jasotzen dituena. Kolektiboa da gizaki guztiok partekatu eta herentziaz jaso delako burmuinean, eta inkontzientea kontziente ez garen oroimen, pultsio eta bestelako elementuak, kasu honetan arketipoak, barneratzen dituelako.
Loturiko artikuluak
Arketipoak (Carl Gustav Jung)Arketipoak inkontziente kolektiboan dauden irudikapenak dira, gogamena eratu egiten dutenak. Gizaki eta kultura guztietako kontzeptuei buruzkoak dira, hala nola heriotzari, bizitzari, maitasunari, irrikari eta femeninoari buruzkoak, arketipo bereizietan…
Iruditeria edo imaginario kolektiboaIruditeria edo imaginario kolektiboa, iruditeria soziala ere deitua, gizartean edo gizatalde batean indarrean dauden balio, sinbolo, mito, esperientzia, sentimendu, erakunde eta lege komunen multzoa da, eta gizartearen funtsa,…
Intimitatea (psikologia)Intimitatea pertsona batek beste batekin duen gertutasun emozionala da, harekin duen konfiantzak eta komunikazioak sendotua.