Inkontzientea

Inkontzientea edo inkonzientea psikologiaren historian esanahi desberdinekin erabilitako terminoa da, baino kasu guztietan kontzientziarekin edo esperientzia kontzientearekin, arretaz jaso eta ezagutzen den esperientziarekin alegia, kontrakarrean:

  • alde batetik, inkontzientea subjektuak jaso baino hauteman egiten ez duen esperientzia hori litzateke, estimulutzat hartu baino zuzeneko erantzun edo erreakziorik sortzen ez dutena (ikus, estimulu eta hautemate subliminalak);
  • psikoanalisian eta bertatik eratorritako eskola psikologikoetan, inkontzientea gure gogamenaren espazio psikikoa litzateke, kontzienteki gogoratzen ez ditugun gertaerak eta bestelako edukiak (sentimenduak, esaterako), baino gure portaera guztiz eragiten dutenak, itzal baten moduan, kontrol kontzientetik kanpo, aurreko adieran ez bezala, non gogamenaren hondar bat baino ez den. Sigmund Freud-ek garatuta, espazio ilun eta ezkutu eta aldi berean funtsezkoa litzateke hura, bereziki sexualitatearekin loturikoa, eta hipnosiaren bitartez jarri zuen agerian. Adiera horretatik, bestelako kontzeptualizazio positiboagoak landu dira. Ildo horretatik, Alfred Adler psikologoak (1870-1937) inkontzientea subjektuaren orekan lukeen garrantzia azpimarratuko luke, gogamenera ekarriz erreprimituta dagoen hura; Carl Jung-ek (1875-1961) inkontzientean kolektiboaren garrantzia nabarmendu zuen, besteak beste¬†indibiduazio prozesuan.
  • inkontziente berriaren kontzeptua ere sortu da psikologia modernoan, kognizioarekin loturik. Horren arabera, inkontzientea hautematean jaso baino ezagutu eta erabakiak hartzeko kontuan hartzekoak ez diren estimulu horiek lirateke, besterik gabe ahaztu egiten ditugunak, komenientziaz edo.