Inkrementalismoa

Inkrementalismoa erabakiak hartu eta politikak eta ekintzak gauzatzeko modu berezi bat da, erabakiak eta ekintzak urratsez urrats zehaztu eta burutu egiten dituena, aldi bakoitzean horien efektua neurtuz eta horren arabera erabaki eta ekintza egokiagoak hartuz. Egoera edo arazo baten analisi zehatza egin ordez, ematen ari diren soluzioetatik abiatzen da, inguruabarretara egokituz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, incrementalism; gaztelaniaz, incrementalismo.