Innatismoa eta natibismo psikologikoa

Innatismoa eta natibismo psikologikoa jaiotzetik adimenean kontzeptu, ideia eta trebetasun batzuk txertaturik ditugula baieztatzen duten teoria filosofiko eta psikologikoak dira, tabula rasa kontzeptuaren aurkakoak. Innatismo izena bereziki jaiotzetikako ezagutzari buruzko teoria filosofikoetarako erabiltzen da, bereziki Platon eta Descartesen eskutik; hain zuzen, Platonentzat innatismoa anamnesi izeneko prozesuaren bitartez gertatzen da, zeinaren arabera jakitea funtsea gure adimenean txertaturik ditugun ideiak gogoratzea den. Natibismo psikologikoa terminoa berriz, psikologian erabiltzen da, eta bereziki hizkuntzari aplikatzen zaio, hizkuntzaren oinarriak jaiotzetik ditugula baieztatuz. Innatismoaren eta natibismoaren aurkakoak, eta beraz tabula rasa kontzeptuaren aldekoak, dira enpiristak.

Ikus, gainera