Inportazioak eta esportazioak, inportatzaileak eta esportzatzaileak

Inportazioak herrialde bateko eragile ekonomikoek (enpresak, familiak, administrazio publikoak) atzerrian (hots, beste herrialde batean) erosten dituzten ondasunak eta kontratatzen dituzten zerbitzuak dira. Herrialde batean inportazioa egiten duena inportatzailea da.

Esportazioa berriz atzerrira saldu eta hornitzen diren diren ondasun ta zerbitzuak dira. Esportazioa egiten duen enpresa esportatzailea dela esaten da.

Nazioarteko merkataritzan burutzen diren elkartrukeak inportazioak eta esportazioak dira aldi berean: herrialde batentzat inportazioa dena esportazioa da beste batentzat: A herrialdetik B herrialdera produktu bat saltzen da, produktu hori esportazioa da A herrialdearentzat eta inportazioa B herrialdearentzat.

Herrialde bateko esportazioen bolumen totala (atzerrira saltzen duen gutzia) inportazio totalen zenbatekoa baino handiagoa bada, herrialdeak merkataritza-balantza positiboa edo merkataritza superabita duela esaten da. Inportazioak esportazioak baino handiagoak badira, merkataritza balantza negatiboa dela eta herrialdeak merkataritza defizita duela esaten da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, imports and exports; gaztelaniaz, importaciones y exportaciones.