Inportazioen ordezkapena

Inportazioen ordezkapena estatu batean inportazioak gutxitu edo haiekiko dependentzia mugatze aldera bertako enpresak sustatzeko politika ekonomikoa da, enpresa horiek inportatutako gai eta produktuak ekoiz ditzaten. Hainbat helburu izan ditzakeen politika da: bertako ekonomia sustatu, merkataritza defizita arindu, autarkia bultzatu edo bestelako arrazoi politikoak. Latinamerikako hainbat herrialdeetan, inportazioen ordekzapena industrializazioa sustatzeko politika izan zen XX. mendean zehar. Halere, irekitze ekonomikoaren aurkakoa denez, abantaila konparatiboak baztertu eta beraz baliabideen esleipen eta erabileran inefizientziak sor ditzakeen politika da. Hala gertatu zen Latinamerikan, non orokorrean politika horren porrota gertatu den, baliabideak esportazioen sektore tradizionaletatik inportazioak ordezkatzeko sektoreetara aldatu ziren, azkenean defizita bere horretan utziz edo areagotuz, eta kanpo zorra, sektore berrietarako inbertsioek sorrarazitakoa, nabarmen gehituz.