Inprobisazioa (definizioa)

Arte eszenikoetan, inprobisazioa artistak bere jarduna aldi berean eta bat-batean bururatu, sortu eta jokatzen duenean gertatzen da, aldez aurretiko prestaketa berezirik gabe. Adibidez, aktore edo musikari batek inprobisatu egiten du bere interpretazioa aurrez entseatzen ez duenean, edo bertsolariak bertsoak bat-batean asmatzen dituenean. Funtsezko osagaia izan zen antzinako ahozko literaturan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, improvisation; gaztelaniaz, improvisación.