Inpunitatea

Inpunitatea edo zigorgabetasuna delitutzat hartzen diren ekintza eta jokabideak justiziaren disfuntzioagatik edo botere politikoarekiko mendekotasunagatik zigorrik gabe uztea da. Bereziki delitu larriei aplikatzen zaien terminoa, eta zehazkiago gizartean kezka eta ardura eragiten dituzten egoerei, hala nola ustelkeria eta giza eskubideen urraketa kasuetan. Inpunitateak estatu demokratikoaren erakundeak, bereziki legearen aurrean denok berdinak garela ezartzen duen printzipioa, kolokan jartzen dituen fenomenoa da eta horren aurka garantismoa, abian jartzea beharrezkoa da, konstituzioak inpunitatearen aurka ezartzen dituen garantia edo bermeak alegia, hala nola berdintasuna, botereen banaketa eta independentzia.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, impunity; gaztelaniaz, impunidad.