Inskripzioa Erregistro Zibilean, Merkataritza Erregistroan eta Jabetza-Erregistroan egitate juridiko bati buruz giten den lehenengo idazpen edo oharra da, Erregistro Zibilean pertsonen egoera zibilari buruzkoak, Merkataritza Erregistroan merkataritza-sozietateen sorrera eta aldaketei buruzkoak, eta Jabetza-Erregistroan, ondasun higiezinen gaineko eskubide eta obligazioei buruz. Jabetza-Erregistroan eta Merkataritza-Erregistroan ondasun higiezinei eta sozietateei buruz egiten den lehen inskripzioak immatrikulazio du izena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, registration; gaztelaniaz, inscripción.
Loturiko artikuluak
Intromisioa edo intrusioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, intromisioa edo intrusioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola,…
Ezgaitasuna (zuzenbidea)Agian, Desgaitasuna bilatzen ari zinen, muga fisikoak edo psikikoak dituzten pertsonen egoera. Zuzenbidean, ezgaitasuna pertsona fisiko batek eskubideak izan eta baliatu eta obligazioak hartzeko mugak ditueneko egoera juridikoa…
Zuzenbide objektiboa eta eskubide subjektiboaZuzenbide objektiboa zuzenbideak gizartean elkarbizitza bermatzeko ezartzen duen arau multzoa da. Eskubide subjektiboa berriz, zuzenbide objektiboan oinarrituta, alderdi edo subjektu batek eskuratzen duen ahalmen juridikoa da, alderdi batzuen…