Instintua

Instintua edo sena espezie biologiko bakoitzaren portaera-joera hereditarioa da, ikasten ez dena, komuna espezieko indibiduo guztiontzat, estimulu jakinen aurrean erantzun jakinak eragiten dituena.  Instintuarekin loturik dagoena instintiboa dela esaten da. Instintuak sorrarazten dituen portaerak finkoak edo zurrun samarrak dira, baina eraginkortasun handikoak biziraupena ziurtatu, arriskuak saihestuz besteak beste, eta moldaera edo adaptaziorako. Instintuzko portaerak bereziki garrantzitsuak dira haziera laburreko espezieetan, indibiduoek portaerak ikasteko denbora gutxi dutenean.

Ikus, gainera