Insubordinazioa

Insubordinazioa (latinezko hitz eta erro hauetatik: in, "ez", sub, "azpi", ordin, "ordena", literalki inoren ordenaren mendean edo azpian ez egotea)  agintetik datozen arauei eta aginduei nahita men ez egitea da, haiekin ados ez egoteagatik edo zuzenean agintearen aurka altxatzeko. Maiz erabiltzen da juridikoki, agintearen aurkako arau hauste gisa, eta bereziki hierarkia militarretan, beheragoko militar batek nagusi baten aginduak aintzat hartzen ez dituenean.