Integrazio ekonomikoa

Integrazio ekonomikoa herrialde subirano batzuek beraien arteko ekonomiak bateratzeko prozesua eta erabakien multzoa da, hala nola merkataritzarako eta kapitalen mugimendurako trabak ezabatzea eta haien politika ekonomikoak adostea. Merkataritzaren garapen askeari eta politika ekonomiko komunak bideratzeari esker, lehia eta efizientzia, eta beraz hazkunde ekonomikoa, sustatzen dira. Hainbat maila egon daitezke integrazio ekonomiko prozesu batean: lehentasunezko merkataritza, herrialdeen arteko arantzelak murrizten direnean; merkataritza askeko eremua, herrialdeen arteko arantzelak ezabatu egiten direnean; aduana-batasuna, non arantzelak bearien artean ezabatzeaz gainera, hirugarren herrialdeentzako arantzel komunak ezartzen dituzten; merkatu komuna, non ekoizpen-faktoreak (kapitalak, langileak, ...) aske mugitzen diren herrialde batetik bestera; eta batasun ekonomikoa, politika ekonomikoak komunak direnean, bereziki moneta politika,  entitate supranazional baten eskutik.