Integrazioa (softwarea)

Softwarearen garapenean, integrazioa software desberdinak lotu eta bateratzea da, enpresa edo erakunde baten software atal batean sortzen den informazioa beste atal batera modu automatizatuan eta bateragarrian bideratzeko, software atal guztiek batera edo modu sinkronizatuan jardun dezaten. Horretarako API (Application Programming Interface) direlakoak erabiltzen dira, software desberdinak elkarrekin komunikatzeko modu eta protokoloak. Integrazioari esker, erakundearen informazio-fluxua guztiz modu natural eta berehalakoan gertatzen da, erabakiak hartzeko prozesuak erraztuz, kostuak murriztuz eta efizientzia gehituz.

Ikus, gainera