Intelektualizazioa

Intelektualizazioa gertaerak, egoerak eta haietatik eratorritako emozio eta sentimenduak arrazionalizatu eta haiei azalpen egokia emateko saioa da, haiek kontrolatu nahian. Psikoanalisian, Freudek aztertu zituen defentsa-mekanismoetako bat da. Adibidez, intelektualizazioa gertatzen dela esan daiteke Diogenes sindromea pairatzen duen pertsona batek inguruan eragiten dituen efektuei itzuri egiteko, bere jokabidea birziklatu beharraren ondorioa dela adierazten duenean, edota gizonak gorrotatzen dituen emakume batek gizon guztiak heteropatriarkatuak kutsatuta daudela esaten duenean.