Interbentzioa (artea)

Interbentzio artistikoa bi adiera desberdin dituen terminoa da:

  • alde batetik, artelan batean egiten den lan, eskuhartze edo interbentzioa da, hura bukatu edo eraldatuz.
  • bestetik, espazio fisiko batean, gehienetan espazio publikoan, eraldatu egiten duena, haren ikusmira aldatuz, eta denbora baterako bakarrik direnak.

Adiera batean zein bestean, interbentzio artistikoek proposatzen dutena interakzio bat da, espazio publikoaren edo oinarriko artelanaren eta interbentzioaren beraren artean, eta horrela lehengo espazioaren edo obraren interpretazio berria eskaintzen dute, ikuslearen pentsamoldeak, iritziak edo sentsazioak aldarazteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, art intervention; gaztelaniaz, intervencion atística.

124 hitz
Kategoriak