Agian interbentzionismo politikoari buruz bilatzen ari zinen, baina hau interbentzionismo ekonomikoari buruzko artikulua da.
Interbentzionismoa, zehatzago interbentzionismo ekonomikoa, eremu ekonomikoan estatuaren eskuhartze aktiboa eta eskuhartze hori sustatzen duen jarrera politikoa da, jarduera ekonomikoa legez erregulatuz eta kontrolatuz, zergak ezarriz, diru-politika aktiboa garatuz eta protekzionismoa sustatuz, besteak beste. Interbentzionismoa merkatu akatsak zuzendu (adibidez, kutsadura eragiten duten jarduerak zergapetuz) eta aberastasuna birbanatzeko helburuarekin justifikatzen da bereziki, eta orokorrean sozialdemokraziak eta ezker politikoko beste ideologiek bereganatzen dute. Aurkako filosofia ekonomikoa liberalismoa da.
Loturiko artikuluak
LiberalizazioaLiberalizazioa, zehatzago liberalizazio ekonomikoa, merkatu batean lehia eod konkurrentzia askea bultzatze aldera hartzen diren erabakien multzoa da, estatuaren eskuhartze minimoa eta merkatuaren desregulazioa dakartenak, hala nola hala nola…
Merkatu-akatsak (merkatuaren hutsegiteak)Merkatu akatsak edo merkatu hutsegiteak merkatu batean gertatzen diren inefizientziak edo ongizate-galerak (prezio altuegiak, eskaintza urria edo nulua) dira. Hainbat arrazoi daude merkatu-akatsak izateko: lehia inperfektua: adibidez, monopolio…
Kanpokotasunak (kanpoko eraginak)Kanpokotasunak, kanpoko eraginak edo esternalitateak jarduera edo transakzio ekonomiko batek jarduera haietan zuzenean parte hartzen ez duen hirugarren bati etekina (kanpokotasun positiboa) edo galera (kanpokotasun negatiboa) ekartzen dionean sortzen dira.…