Interdependentzia

Orokorrean, interdependentzia bi pertsona, erakunde edo objektuen artean garatzen den elkarrekiko dependentzia da, elkarren artean dagoen ezinbesteko lotura eta eragina alegia. Berriki, antikapitalismo, altermondialismo nahiz ekofeminismotik gizakien, izaki bizidunen eta naturako elementuen artean dagoen elkarreragina nabarmentzeko maiz aipatzen kontzeptu antropologiko paradigmatikoa da, horiek guztiak zaindu eta defendatu beharra aldezteko, dominazio eta dependentzia edo mendekotasun erlazioak baztertuz. Horren arabera, gure artean harremanak izan eta naturarekin erlazionatzeko modua aldatu beharko genuke, gizarte jasangarria eta bidezko baten alde, gizarte krisia eta krisi ekologikoa gaindituko bada.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Interdependentzia"; Gizapedian, 24 ekaina, 2021, https://gizapedia.hirusta.io/interdependentzia-definizioa-kontzeptua/.