Interes nominala

Urtebetea baino kapitalizazio-aldi laburragoa duten finantza-eragiketetan, interes nominala kapitalizazio-aldi horretako interesa (hilabetekoa, bihilekoa, hiruhilekoa, lauhilekoa, seihilekoa) kapitalizazio sinpleaz, hots aldiro interesak gehitu gabe, urtebetera emango lukeen interesa da. Beraz, urteko interes mota bat da beti. Adibidez, hileko interes tasa efektiboa %1 izanik,  interes nominala (urtekoa, esan gabe doa) %12 litzateke; era berean, %12ko interes nominala, hiruhileko kapitalizazioaz, hiruhileko %12/4=%3 litzateke.

Interes nominala ez dator bat urteko interes efektiboarekin. Adibidez, aurreko adibidean, hileko interes tipoa %1 bada, urteko interes efektiboa (1+0.01)^{12}-1=0.1268=\%12.68 litzateke. Dena den, maiz erabiltzen den erreferentzia da, bertatik erraz eskuratzen da aldiko interesa (hilekoa, ...) eta alderantziz.

Ikus, gainera