Interes orokorra edo publikoa

Interes orokorrak edo interes publikoak gizartearentzat edo komunitate jakin batentzat probetxugarri edo mesedegarri den horri egiten dion erreferentzia, interes partikularrekin kontrajarrita. Estatuaren jarduna eta zerbitzu publikoak  justifikatu eta gidatu beharko lituzkeen printzpioa ere bada. XVIII. mendean sortutako kontzeptu juridiko eta politikoa da, ondasun komunaren kontzeptutik eratorria, juridikoki zehazten konplexua eta politikoki baliabide erretoriko moduan erabili ohi dena, politika jakin baten aldeko argudio gisa, interes orokorrekoa edo guztion onerako dela baieztatzeko alegia. Bi ikuspegi baliatu dira kontzeptua zehazteko: ikuspuntu utilitarista batetik, interes orokorra interes partikular eta indibidualen bilketa besterik ez zen egingo, eta horrela beraz liberalismotik onetsitako perspektiba litzateke; ikuspuntu boluntarista batetik berriz, interes orokorra interes partikularrak gailendu egiten dituen interesa da, izaera propioa duena eta komunitate edo gizarte osoari dagokiona da, eta beraz estatuaren eskuhartzea justifikatzen duena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, interés general.

Ikus, gainera