Interinitatea

Interinitatea edo bitartekotasuna horren kargua bereganatu gabe postu bat betetzen ari den pertsonaren egoera da. Egoera horretan, pertsona hori interinoa dela esaten da. Adibidez, interinitatean dago edo interinoa da, agintari batek bere dimisioa eman ondoren beste bat izendatu bitartean postua betetzen duena; halaber, interinitate-kontratua du lanpostuaren erreserbarako eskubidea duen beste langile bat ordezkatzen ari denak.