Interkonektibitatea edo konektibitatea (informatika)

Agian konektibitate geografikoari buruz bilatzen ari zinen.

Informatikan, interkonektibitatea edo konektibitatea ordenagailuek, bestelako gailu informatikoek eta orokorrean sare informatikoek Interneten edo beste sare baten bitartez elkarrekin konektatu eta informazioa partekatzeko ahalmena da. Hainbat teknologia daude konektibitatea bideratzeko, hala nola Wifi, USB, FireWire, ... Horien artean haririk gabeko konekbitatea uhin hertziarren bitartez bideratzen dena. Bereizi egin behar dira konektibitatea edo konexioa: konektibitatea gailu batek beste gailu batzuekin konektatzeko ahalmena da, baina konexioa bi gailuen artean bideratzen den lotura konkretua, une eta epe jakin batean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, connectivity; gaztelaniaz, interconectividad, conectividad.