
Trenaren eta kamioiaren arteko intermodalitatea.
Intermodalitatea garraiobide eta bestelako azpiegituren arteko lotura da, garraiobide desberdinak erabili behar direnean garraiobide aldaketa ahalbidetzen duena. Intermodalitatea hub edo bidegurutzearen funtzioa betetzen duen ezaugarria da beraz, garraiobidea aldatuz abiapuntu batetik helmuga batera heltzea errazten duena, lotura sinpleak eta azkarrak sortuz. Adibidez, intermodalitateak bidaiariak aireportutik hotelera eramateko transfer horri egiten dio erreferentzia; edota salgaiak ontziz heldu diren portutik trenbidearekin lotzeari.
Intermodalitatea garapen ekonomikoa sustatzen du, fluxu ekonomiko eta sozialak erraztuz. Are eta gehiago, intermodalitatea hiri baten funtzio nagusia izan daiteke, hub moduan, hiri sistemako beste hirien arteko fluxuak hara eta hona bideratuz.
Loturiko artikuluak
Banaketa modalaBanaketa modala hiri edo eskualde bateko herritarrek egiten dituzten ibilbideak zein garraiobide motarekin egiten diren, oinez barne, adierazten duen maiztasun-taula bat da, garraiobide desberdinen erabileraren portzentajeak zehazten dituena.…
Metropolialdea (metropoli eremua)Metropolialdeak, metropoliak edo metropoli eremuak hiri nagusi batek inguruko hiri eta herriekin batera sortzen duen hiri eremu administratiboa da, politika eta planifikazio bateratuak izaten dituena, garraio, hondakinen kudeaketa eta…
Mugikortasun pendularra (pendulu-mugimenduak)Mugikortasun pendularra edo pendulu-mugimendua herritarrek egunean edo astean zehar egiten dituzten joan-etorrien multzoa da, gehienetan lantokira edo ikastegira joan eta handik etxera itzultzeko. Metropolietan, mugikortasunaren osagai nagusia da,…