Agian kostuen internalizazioa bilatzen ari zinen.
Internalizazioa (insourcing izenez ere ezaguna) enpresa batek kanpoko bati kontratatzen dizkion lan eta zerbitzuak bereganatzea da, enpresako langileek beraiek burutu ditzaten. Esternalizazioaren aurkako prozesua da. Esternalizazioak besteak beste kostuen murrizketa ekartzen badu ere, internalizazioak ere bere abantailak ditu, hala nola kontrol zorrotzagoa, lan eta jarduera kritikoetan bereziki garrantzitsua dena.
Loturiko artikuluak
Kostuen internalizazioaKostuen internalizazioa enpresek esternalizatu edo kanporatu egiten ez dituzten kostuak bere gain hartzea da. Kostu sozial osoa kontuan hartuz, internalizazioak optimo edo hobezin soziala lortzea du helburu; enpresarentzat…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak garatzen duen ekintza-plan orokorra, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten duena, ekintza plan oroko…
TertzerizazioaEz nahastu tertziarizazio kontzeptuarekin. Tertzerizazioa edo hirugarrenarenganatzea enpresak bere jardueren esternalizazioa burutzeko modu bat da, langileak zuzenean kontratatu ordez, beste enpresa batek, maiz aldi baterako lan-enpresek, kontrataturiko langileak enpresan bertan…