Interoperabilitatea

Interoperabilitatea objektu, elementu, informazio edo sistema bat beste sistema batzuetan integratu eta baliatzeko gaitasuna da. Adibidez, logistika arloan, garraiobide baten baitan interoperabilitatea dagoela esaten da, garraioaren fase desberdinak garraiobide berdinarekin egin daitezkeenean, moldaera txikiekin bada ere (adibidez, kamioi handietako paletetako zama gero palet txikiagotan banatuta kamioi txikiagoetan eraman behar denean, hartzailearengana iristeko.