Intersekzionalitatea (intersekzionaltasuna)

Intersekzionalitatea edo intersekzionaltasuna emakumea izateagatik eratzen den desberdintasun soziala gizartean eratzen diren beste desberdintasunekin (arraza, klase soziala, sexualitatea, adina, handikap fisiko edo psikikoak, etnia, itxura fisikoa, ...) gurutzatu eta horien ondorioz indartu egiten dela baieztatzen duen ikuspuntu feminista da. Kimberlé Crenshaw abokatu afroamerikarrak 1989 urtean sorturiko kontzeptua da, emakume afroamerikarrek pairatzen zuten diskriminazio eta dominazio anitza deskribatzeko, emakume zein beltza izateagatik. Geroztik, feminismoaren hirugarren olatuaren ikuspuntu nagusi bilakatu da emakumeek pairatzen duten zapalkuntza azaltzerakoan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, intersectionality; gaztelaniaz, interseccionalidad.

Erreferentziak