Intimitatea

Intimitatea pertsona baten sentimendu sakonen multzoa da, bereziki gertukoenganako konfiantza, maitasuna eta atxikimendua jasotzen dituena. Harreman intimoak bizitzaren hainbat esperientzia arlotan garatu daitezke, hala nola eremu emozionalean, intelektualean, fisikoan (sexualitatearekin loturik) eta espiritualean. Barruko asmo, desira eta itxaropen propioak ere biltzen ditu, inorekin ez eta solik gertukoekin partekatzen direnak. .

Ez da begi bistakoa intimitate oso eta propioa izatea. Pertsona batzuek antsietatea sentitzen dute harreman intimoak garatzeko orduan, segurtasun-eza, kasu askotan autoestimu eskasagatik. Egoera horietan bestearekiko komunikazioa eta intimitate partekatuan mugak jartzea garrantzitsua da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, intimacy; gaztelaniaz, intimidad.