Intranszendentzia

Intranszendentzia edo intraszendentzia gertakari eta jokabideen, finean bizitzaren beraren, hutsala, garrantzi edo adierazgarritasun eza da, finituak, mugatuak edo erlatiboak izateagatik, haietaz haratago ez baitago ezer. Bizitzaren intraszendentzia baieztatzean, orainaren berehalako esperientzia aldarrikatzen da, bizitzaren finitutasunaren kontzientzia harturik, eta horrela egia absolutuak (ikus, eszeptizismoa), idealismoa, dogmatismoa baztertuz. Horrela, intranszendentzia, gauzei garrantzia ez ematea alegia, ezkortasunetik haratago, bizitzaren ospakizuna da, ardurarik eta kezkarik gabe, den dena eta berezik kanpotik inposatzen zaigun guztia (politika, ekonomia, ...) fikzio hutsala dela guztiz sinetsirik. Filosofikoki, intranszendentziaren aldarrikapena metafisikaren ukapena ere bada, transzendentzia oro ukatzen duena, oinazea, heriotza eta guztiaren behinbehinekotausna baieztatzearekin batera. Intranszendentziaren filosofoak izan dira besteak beste Epikuro eta Nietzsche, baina ikuspuntu desberdinetatik. Epikurok arima asaldagaitza garatzearen aldekoa zen bitartean, Nietszchek sormena hartu zuen bizitzaren hutsalari aurre egiteko modu nagusitzat.