Intrintsekoa eta estrintsekoa

Zerbaiten propietate edo ezaugarri bat intrintsekoa dela esaten da, esentziala edo bere-berezkoa denean. Adibidez, gardentasuna uraren propietate intrintsekoa dela esango genuke. Berriz, propietatea zirkunstantziek edo beste zerbaitekin dituen erlazioek eragindakoa denean, estrintsekoa dela esaten da. Adibidez, ikasle azkar batek buruko mina zuelako suspenditu duenean, suspentsoa faktore estrintseko bat eragin duela esango genuke.