Introbertsioa eta estrabertsioa

Psikologian, introbertsioa eta estrabertsioa nortasunaren aurkako dimentsioak dira. Estrabertsioa pertsona ireki, ausart eta berritsuekin eta aktibotasunarekin lotzen den bitartean, introbertsioa pertsona itxi, isil eta herabeekin lotzen da. Piskoanalisiaren garapenarekin batera zabaldu ziren termino horiek: Carl Jung psikiatrak psikismoarekin lotu zituen kategoria horiek, pertsona introbertituak barrurantz bizi diren horiek eta estrobertituak kanporantz bizi direnak izendatuz; Sigmung Freudek kontzeptu horiek bereganatu, eta estrobertsioa nortasun positibotzat  eta introbertsioa nortasun ahultzat hartu zituen. 1940ko hamarkadatik, ordea, kontzeptu horiek psikismoaren eremutik atera eta gizarte portaera motak izendatzeko erabili ziren, bereziki H. J. Eysencken eskutik, nortasunaren dimentsio nagusitzat estrobertsioa, neurotizismoa eta psikotizismoa hartuz.

Erreferentziak

http://www.personality-project.org/revelle/publications/wr.ext.rev2.pdf