Intromisioa (zuzenbidea)

Zuzenbidean, intromisioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola, intromisiotzat hartzen dira norberaren irudiaren erabilera, irudi edo soinu pribatuak hartzea, datu pribatuak jaso eta zabaltzea, bereziki pertsona horren ospe eta ohorearen aurkakoak badira.

Hizkera arruntean, esanahi zabalagoa du eta beste baten afera eta eskumenetan sartzea da, horretarako baimenik gabe.