Intrusioak: protesiak, epentesiak eta epitesiak

Hizkuntzalaritzan, intrusioak hitz batean txertatzen diren fonema edo soinuak dira, hitzaren bilakaeratik edo  beste hizkuntza batetik mailegua hartzean. Hiru sdailetan banatzen dira:

  • protesia, fonema hitzaren hasieran txertatzen denean, adibidez, radio --> irratia.
  • epentesia, fonema hitzaren erdian txertatzen denean, adibidez, latinezko librum --> liburu.
  • epitesia, fonema hitzaren erdian txerattzen denean, oraindik --> oraindikan.

Batzuetan ahotsez bakarrik gertatzen dira intrusioak: mundua --> munduba.

Lizentzia metriko gisa ere erabiltzen dira, epentesiaren kasuan silaba kopurua bete ahal izateko. Lizentzia metriko gisa erabiltzen denean, epitesiari paragoge deitzen zaio.

Badira intrusio bi hitzak elkartzerakoan ere. Ohikoak dira frantsesez, orokorrean liaison ("lotura") deitzen zaie eta arlo fonologikoan gertatzen dira: adibidez, les hommes [le'zɔm].