Intuizio sentikorra (Kant)

Kanten filosofian, intuizio sentikorra edo besterik gabe intuizioa gauzak ezagutzeko modu zuzena da, zentzumenen bitartez eskuratzen dena. Intuizioa ez da abiatzen objektuetatik beraietatik, objektuak moldatzen dira gure intuzioaren ahalmenetara. Intuizioaren definizio horretan datza Kant-en biraketa kopernikarra deitzen dena: ezagutza ez dator zuzenean objektuetatik, subjektuak dira, objektuak intuizioaren bitartez sentituz edo hautemanez, objektuen ezagutzaren kondizioak eta moduak ezartzen dituztenak, objektuak finean geure zentzumenen objektu baitira.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, intuición sensible.