Intuizionismoa (etika)

Intuizionismo etikoak jokabide zuzenak eta okerrak zeintzuk diren agerikoak direla, intuizioz ulertu eta justifikaturik daudela, eta beraz argudiaketarik behar ez dutela, baieztatzen duen ikuspegia da. XVIII. mendetik XX. mendeko hasierara arte indarrean egon den korronte etikoa da. Intuizionismoaren aurka argudiatzen da proposizio etikoak agerikoak eta bistakoak balira, etikaren inguruan erabateko adostasuna egongo lizatekeela gutxieneko ulermena duten pertsonen artean, baina garbi dago hori ez dela horrela.

Erreferentziak