Ipuin batean bezala, Joan Mari irigoien: laburpena

Ipuin batean bezala Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) 2002 urtean plazaraturiko eleberria da. Sara Huarte altzatar gaztearen bizitzaren kontakizunetik abiatzen da eleberria: eskola frankistan hezia, Sergio andaluziarrarekin maitemindu eta Alpujarrara joango da berarekin han hippi bizimodua egiteko. Sergiok Sara utzi eta hau Emmanuelekin elkartu eta berarekin heroinan jausi eta HIESak kutsatuta suertatuko da. Altzara itzulita, Ander Olaso medikua ezagutu eta haren laguntzaz adikzioa gaindituko du. Anderrekin alaba bat ere izango du, baina denbora batera Sara hilko da eta ondoren baita haurra ere. Pertsonaiak estilizatuegiak eta istorio idilikoa izateagatik, kritika onak jaso ez zituen arren, ikasle gazteentzako irakurketa-gai proposatu izan da.

Laburpena

Sara Huarte Altzako anbulategian dago, 1981eko neguko goiz batean. Medikuaren zai dagoela, iraganeko oroitzapenetan murgiltzen da, bere familiarekin eta auzoko jendea ikusita. Ander Olaso medikua heltzen da, eta Sarari ezaguna egiten zaio aurpegia. Harrituta dago, zeren Karmele ahizpak esan dio Añorgakoa dela, eta denbora gutxi eman duela Altzan lanean. Ander Olasok itxura xelebrea du, ilea luzearekin, baldarra eta betaurreko lodiekin. Berehala Sergio datorkio gogora, guztiz mutil ezberdina zelako, altua eta indartsua. Sergio Donostian ingeniaritza ikasten ari zela ezagutu zuen, diskoteka batean. Malagakoa zen eta bere aita hotel kate bateko jabea. Ikasketak utzi zituen ordea, bere bizitzaren filosofiak ez zuelako zerikusirik unibertsitatearekin, aitaren negozio kapitalistekin eta horrelakoekin. Granadako Alpujarretan jartzen du begia, han jendea elkartzen ari baita bizimodu alternatiboa eramateko. Sara ere zerbait berriren bila zebilen garai hartan, eta biak maitemindu zirenean, antzekotasunak zituztela ikusi zuten, biek maite zutelako natura besteak beste.

Sarak etxean esan zuenean Sergiorekin, zeinekin eta andaluz batekin, hasia zela ibiltzen, Pantxike bere amak ez zuen batere ondo hartu. Ordura arte Sara Edurekin ibilia zen, mutil euskaldun batekin, baina utzi egin zuen. Amak hori aurpegiratzen dio. Sarak ingeniaritza ikasten ari dela esaten dio amari, baretzeko edo. Sarak Sergio eramaten du egun batean etxera, eta Pantxikek botatzen dio Sergiori bete aita diruduna dela, baina Sergiok ez du hori ongi hartzen, bera antikapitalista delako, eta zeramikan hasteko asmoa duela esaten dio. Pantxike harri eta zur geratzen da, eta ez dio Sarari Sergiotaz berriz ere inoiz ezer esango.

Sarak esan zion azkenean amari Alpujarretara joan behar duela. Ama sutan jartzen da. Joan behar duen egunea, amak agurtu ere ez du egiten, baina bai bere amona Dolores, animozko hitzak ematen dizkiona. Trena hartzen duenean, sekulako arindua sentitzen du Sarak, eta txikitako amets erromantikoak, bizimodu ezberdin bati buruzkoak, gogoratzen ditu, eskola erlijiosoan mamituak, gerora itzili zitzaizkionak Doña Remedio andereño frankista gorrotagarriaren eraginez. Horregatik, amets erromantikoekin batera, abertzaletasuna ere piztu zitzaion, jakinda aitona afusilatu egin zutela gerra garaian. Garai hartan ezagutu Arantxa Otaegi laguna, abertzale hura ere, eta lagunminak egin zirenak.

LANEAN

Pertsonaiak

  • Sara Huarte, eleberriko neska protagonista
  • Edu, Sararen mutil lagun eusladuna, Sergiorekin egoteko utzi zuena.
  • Ander Olaso, Sararen medikua, Sararekin harremanetan hasiko dena, drogan jausi eta gero.
  • Pantxike, Sararen aman, eta Jaxinto, aita.